XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KATALIN - Nire aitona bezala orduan! Joaten denean bai horregatik zeharo patxadan hartu ere!

ANA - Nire aitona ez da hoinbesterainokoa! Neguan behintzat eguzkia ezkutatzen hasten den ordurako etxeratzen da. Gaurkoa da benetan harrigarria!

MALEN - (Leihotik begira da). Harritzekoa da, bai. Gainera ikusita izugarrizko ekaitza datorrela une batetik bestera.

KATALIN - (Zutitzen da eta leihora hurreratu). Hori da itxura hartu duena eguraldiak! Hala ere, euria bakarrik egin da gelditzen bada...

MALEN - Garai honetan euria ezezik txingorraldi ederrak egiten ditu askotan. Elurra ere berriz guk nahi baino gehiagotan.

ANA - Eta aitonaren arrastorik ere ez.

KATALIN - (Esertzen da berriro lehengo aulkian). Ez da galduko behintzat!

MALEN - (Eseriaz Katalin-en inguruan). Ez. Ez da galduko baina bidean harrapatzean erasoak tximu egin da gelditu behar du. Sekula ez eta gaurkoan ez dakit nolatan den horren berandu.